NORTZUK GARA 

.

Gure buruak aurkeztuko ditugu jarraian; lehenik, Mireia Eizmendi zein den azalduko dugu. Zumaiatik datorren neska alai eta jatorra da bera, hori bai, karaktere handia izan dezake une batzuetan. Esan beharra dago, pertsona oso langilea dela, eta beti lana zuzen egiteaz arduratzen dela, egin behar den lana, bikaina izateko. Gainera, beti, ideia berriak proposatzen ditu, burutu beharreko lanak paregabeak izan daitezen. Abril Lorentekin jarraituko dugu, gehienetan taldeko isilena da, baina hitz egiten duen bakoitzean ideia ikaragarriekin harritzen gaitu, teknologia munduan primerakoa da, beraz, gure taldean ezinbesteko pieza da. Jarraian, Iradi Perez de Arriluzea zein den azalduko dugu; ideiak argi dituen pertsona bat da, berritsua ere. Aipatzekoa da, oso neska langilea dela, beti laguntzeko prest dagoena eta gehitu beharra dago, bere kaosaren barruan orden ikaragarria duela. Azkenik, baina ez garrantzi gutxienekoa, Salima Kharbachi daukagu; neska oso alaia eta nahiko berritsua dela esan genezake, baina beti laguntzeko prest dago. Gainera, taldean, itxaropena azkena galtzen duen pertsona da. Egia da, taldea asko animatzen duela eta hori ezinbestekoa da, taldea sendo eta batuta mantentzeko.


4 partaidez osatutako talde bat gara eta azken bi urteetan, Aho eta Hortzen Higieneko goi mailako zikloa burutu dugu eta gure azken hiru hilabete hauetan, lau partaideak elkartu gara graduko azken proiektua egiteko.

Talde ikaragarria osatzen dugu, 4 pertsonalitate indar eta desberdinez osatuta baikaude eta gainera, aurrean jartzen zaizkigun zailtasun guztietatik ateratzeko gaitasuna daukagu, noski, beti elkarlanean aritzen eta ditugun gogoak egin beharreko lanean islatuz.






© 2021 AUTISMO PROIEKTUA. VITORIA-GASTEIZ, 01013
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar