ZER DA AUTISMOA?

.

ZER DA AUTISMOA?

Lehendabizi OMEk ezarritako autismoaren definizioa zein den aipatuko dugu:

Autismo espektroko nahasmenduak (TEA), nerbio-sistemaren konfigurazioari eta garunaren funtzionamenduari eragiten dion nahasmendu neurobiologikoa da eta zailtasunak sortzen ditu haien bizitzaren arlo garrantzitsuetan, hala nola; komunikazioan, harreman sozialean eta jokabideetan.

Argazki honetan ikus dezakegu garunaren zein atali eragiten dion TEA izateak:

Are gehiago, Lorna Wingek (1979) Espectro Autistaren Trastorno terminoa erabili zuen, "Wing-en triada" bezala ezagutzen dena planteatuz, hau da: Giza irudimenaren jokabidea, gizarte harremanak eta giza komunikazioa. Ondoren, jardueraren eta interesen eredu errepikakorrak gehitu zituen honek.

Hau dela eta, esan beharra dago, TEA kontzeptua "jarraitua" dela, hau da, gaitasunak eta funtsezko sintomak aldatu daitezkeela pertsona batetik bestera. Horren ondorioz, aipatzekoa da, termino oso antzekoak erabiltzen ditugula TEA duten pertsonei buruz hitz egiteko.

Hau gutxi izango balitz, jatorria, gaur egun ezezaguna dela esan daiteke, baina genetika inplikazio handia duela aztertuta dago.

Bestalde, bilakaera kronikoa du, haurtzaroan hasten da eta bizitza osoan irauten du, hala ere, haren adierazpenak eta beharrak aldatu egiten dira garapenaren etapen eta eskuratutako esperientzien arabera.

"Espektro" terminoak nahasmendu horiek dituzten pertsonek izan ditzaketen sintoma, indargune eta graduaren mailei egiten die erreferentzia. Gaur egun, autismoaren espektroko nahasmenduen diagnostikoak honako afekzio hauek barne hartzen ditu:

Bestalde, garrantzitsua da jakitea, Autismo espektroko nahasmenduak diagnostikatzea zaila izaten dela, ez baitago horiek diagnostikatzeko proba medikorik, odol-analisirik, adibidez. Diagnostiko bat egiteko, medikuek haurraren portaera eta garapena behatzen dute, nahiz eta haur guztien garapen berdina ez izan. Hau guztia azalduta, esan genezake haur batek TEA duen ala ez, 18 hilabeterekin detektatu daiteekela. Esandako hau, garrantzi handia du identifikazio goiztiarra egiteko, horrela lehenbailehen TEA duten haurrekin puntu hauek landuko dira; arreta eta estimulazio goiztiarra, komunikazio maila eta terapia okupazionala, besteak beste.

Hauek dira autismoak dituen graduak:

Graduen sailkapena egiteko DSM-Vean oinarritu gara (Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales). Aipatuko dugun sailkapena, Lorna Wingek 1979. urtean, "Wing-en triada" bezala ezagutzen den planteamenduak bideratu du gaur egungo ikuspegia nolakoa den zehazki ulertzera eta graduak egitera. Gainera, esan beharra dugu, autismo mota desberdinak identifikatu zituztela, sintoma adierazpenen eta intentsitatearen arabera. 

3. Gradua: Autismoaren espektroko nahasmenduen mailarik sakonena da eta sintoma larrienak ditu. Komunikazioan eta harreman sozialean, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioko gizarte-trebetasunetan asaldura larriak dituzte. Hau da, laguntza behar dute interakzioa hasten den unean.

Zehazki, esan genezake, bere harremanatzeko modua, bere nahiaren edo desioaren araberakoa dela. Adibidez, pertsona batengana gerturatzen dira zerbait behar edo nahi badute eta askok ez diote pertsonaren begietara begiratzen, hau da, pertsona horren eskua hartzen dute eta bera nahi duen tokira eramaten dio. Honekin esan dezakegu, seinalatzeko keinua ez dutela garatuta, keinu hau oso garrantzitsua baita egunerokotasunean, oinarrizko keinua delako, modu naturalean egiten den.

Autismoko 3 gradua daukaten pertsonek, askotan, ez dira esaldi bat egiteko gai, letra edo soinu errepikakor baten bidez komunikatzen dira.

2. Gradua: Autismo 2.gradua duten pertsona gehiengoek ahozko adierazpena dute. 

Gainera, hauek, harremanatzeko zailtasunak izan ditzakete, ez dakitelako nola funtzionatzen duten giza harremanak. Askotan, ez dira gai beste pertsona batzuekin elkarrizketa erraza eta zentzuzkoa izateko, hau da, haien arteko harremana interes oso zehatzetara mugatzen da. Bestalde, aipatzekoa da, autismo 2 gradua duten pertsonek, seinalatzeko keinua izan dezaketela.

Jokabide mugatuak eta errepikakorrak dituzte gustoko dituzten gaietan eta horrek,        askotan, bizitza errealetik ihes egitera bultzatzen diete. Esandako hau, harremanak izateko zailtasunak eragin dezake, beste pertsonak errealitate horretan ez daudelako. 

2 gradua duten pertsonek, 1 gradua duten pertsonak baino autonomoagoak dira, hala ere, laguntza handia behar dute, egunerokotasuneko errutinan dauden ekintzak burutzeko.

1. Gradua: Autismo gradurik arinena da, gizarte komunikazio zailtasunak ez dira hain larriak hirugarren eta bigarren graduekin alderatuz. Hauek, esaldi luzeak eta ulerkorrak garatzeko gai dira, baina besteen sentimenduak ulertzeko zailtasunak izan ditzazkete, baita beraien sentimenduak adierazteko ere. Askotan, erantzun atipikoak aurkezten dituzte. Aipatutako ezaugarri hauek, harremanak izateko zailtasunak eragiten dituzte.

Azaldutako hiru graduetan, amankomunean dituzte zenbait ezaugarri aipatu behar ditugu. Batetik, askotan TEA duten pertsonek, ez direla gai errutinaren aldaketa berriei aurre egiteko. Eta bestetik, batzuk ahozko mezuak ez dituztela erraz ulertzen eta ikusizko laguntza (piktogramak) behar dituzte esan nahi dena ulertzeko. Hau beharrezkoa da beti ere ulermena bermatzeko.

Autismoaren kontzeptua eboluzionatuz joan da azken hamarkadetan, baita nahasmenduaren ezaugarriak ere. Autismoa duten pertsonek behean adierazitako ezaugarri horietako batzuk, edo asko, eduki ditzakete. Zailtasun hauek arinagoak edo larriagoak izan daitezke autismoa duen pertsonaren arabera.

Garrantzitsua da adieraztea, heziketa goiztiar batekin, hauen beharrizanei begira, jokabide horietako askok aldatu daitezkeela.


TEA DUTEN PAZIENTEEN EZAUGARRIAK:

KOMUNIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

HIZKUNTZA ADIERAZPENA

EZAUGARRI KOGNITIBOAK

  • Pentsamendu zehatza eta finkoa dute.

  • Antolatzeko edo arazoak konpontzeko zailtasunek, sarritan, zereginak garaiz ez amaitzea baldintzatzen dute.

  • Arreta handiagoa eskaintzen diete estimulu batzuei, adibidez, musikari, argiei, irudiei...

  • Joku sinbolikorik eza.

BESTELAKO EZAUGARRIAK

  • Pertsona autistak oso sentikorrak izaten dira.

  • Giza arauak ulertzeko zailtasunak dituzte.



© 2021 AUTISMO PROIEKTUA. VITORIA-GASTEIZ, 01013
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar