Desberdintasunak aberasten gaituzte!        

LAGUNTZEKO BETI PREST! 

Ongi etorri gure webgunera!

Autismoa duten umeek, hortz kliniketan izan ditzaketen arazoei edo aho osasuna osasuntsu izateko errutinan izan ditzaketen zailtasunei aurre egiteko webgunea ideala da hau. Honetan, autismoari buruzko informazio oso baliagarria eta erraza aurkituko duzue.

Horrez gain, gauza asko aurkituko dituzue bertan, adibidez, gure proiektua zertan datzan, gure hipotesia eta helburuak, hortz-klinika batean jarraitu beharreko eta etxean jarraitu beharreko protokoloak, piktogramak, jokoak, bideoak, nortzuk gara, gure proiektuarekin lotutako bizipenak eta beste hainbat sorpresa ikaragarri. 

ZERGATIK AUTISMOA?

Talde bezala, gure proiektua, autismoa gaiari buruzkoa izatea erabaki genuen, gai interesgarria eta ezezaguna dela iruditzen zaigulako gizarte honetan. Guk argi genuen, gure proiektuaren helburuekin batera, gure jakintza maila handitzea eta mundua hobetzea zela gure beste helburu garrantzitsuenetako bat.

Gainera, uste dugu, autismoa duten haurrek, ez direla askotan erabat eroso sentitzen hortz kliniketan, bertan dagoen ezjakintasuna dela eta. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela autismoa duten pertsonei baloratzea eta ulertzen jakitea, lekuz kanpo senti ez daitezen. 


Web honi hasiera emateko, uste dugu, ezer baino lehen, gure hipotesia erakustea garrantzitsua dela. Beraz, gure hipotesia honako hau da; "Uste dugu, autismoa duten pertsonek ezin direla askotan erabat eroso sentitzen hortz kliniketan, dituzten zailtasunak direla eta. Gainera, hortz kliniketan ezjakintasun handia dago gai honen inguruan."

Gure helburuak zeintzuk diren aipatuko ditugu:

Helburu orokorrak:

  • Hortz-kliniketan, autismoa duten haurren esperientzia hobetzea, eta honekin batera, hauen aho osasuna hobetzea.

Helburu zehatzak:

  • Hortz kliniketan, autismoa duten haurren komunikazioa eta ulermena hobetzeko baliabideak sortu eta zabaltzea, zehazki, aho osasunaren inguruan
  • Guk aukeratutako kolektibora, aho eta hortzen higienearen oinarrizko kontzeptuak zabaltzea eta helarazten saiatzea, haiek errutina egoki bat edukitzeko.
  • Autismo Araba elkarteari, ElkarTEA elkarteari eta Barrutia Ikastolari, autismoa duten haurrak, txikitatik hortz-klinikara joatearen aldizkako bisiten garrantzia zabaltzea eta helarazten saiatzea, ohitura hori landu eta sustatzeko. 
  • Hortz kliniketara, autismoa duten haurrekin jarraitu beharreko tratuaren informazioa zabaltzea eta helaraztea hainbat baliabideen bitartez

NOLA LAGUNDUKO DUGU?

Arazo hau ikusita, gure taldeak aipatutakoa, moduren batean konpontzea edo hobetzea nahi du. Horretarako, daukagun informazioa partekatu nahi dugu. Horrekin, arazo honen berri ematea eman nahi dugu eta honekin  batera, jendea kontzientziatzea eta konturatzea gure ingurunean dagoen arazoaz.

Guk, autismoa duten hauerrei, haien senide edo tutore legalei, baita hortz klinikei laguntza eskeini nahi diegu, esandako hau pixkanaka hobetzeko helburuarekin. Esandakoa alde batera utziz, guk, TEA duten pertsonak, zehazki, haurrak, hortz kliniketan lekuz kanpo ez sentitzea nahi dugu. Baita beraien esperientzia hobetzea hortz kliniketan. 

Gaian sartzeko, uste dugu oso garrantzitsua dela gaixotasun honi buruzko jakintza lortzea informazio baliagarri eta errezaren bitartez.

Hemen uzten dizuegun informazioa honako hau izango da: zer den autismoa, nola lagunduko dugun guk horren aurka etab.



© 2021 AUTISMO PROIEKTUA. VITORIA-GASTEIZ, 01013
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar