BIZIPENAK

.

Abril Lorente

Higienista

Talde honetako partaide bat naiz, zehazki, Abril Lorente. Hiru hilabetetarako, Gasteizko hortz klinika batean praktiketan nabil. Praktiketan nengoen goiz batean, itxarongelan autismoa zuen paziente bat zegoela jakin genuenean, giroan, urduritasuna zegoela bermatzen zen.  Klinika osatzen genuen kideek ez genekien nola jokatu horrelako kasu baten aurrean, baina lehenik eta behin, argiak izaten eta dena ahalik eta errazen azaltzen saiatu ginen. Pazientea gabinetean sartu zenean, eroso ez zegoela nabaritu genuen, pazientea etxetik baldintzatuta zetorren eta gainera, bere laguntzailea, kasu honetan haren amak, ez zuen laguntzen giroa lasaitzen. Nik uste dut, kasu honetan, oso garrantzitsua zela bere amaren jarrera, hau da, bere ama sendo mantentzea eta giroa lasaitzen saiatzea, eta bere semea, kasu honetan garrantzitsuena zena. Azkenean, pazienteak egiteko tratamendu asko zituen eta odontologoak sedazioa egiten zuten klinika batera bideratu zuen. 

Nik, talde honetako partaide bezala, esan beharra dut, ez nagoela ados odontologoaren ideiarekin. Webgunean azaltzen dugun bezala, hori baztertu nahi dugulako, sedazioa egin beharrean, protokolo bat burutu ahal dugulako.

Amaia López de Guereñu

Odontóloga

Hola, soy Amaia López de Guereñu, soy odontóloga de la clínica dental Arco, desde hace más de 15 años. He de decir que durante todos estos años hemos tenido o he llegado a vivir  pocos casos de niños con autismo, entre estos casos hemos tenido a un niño de 6 años. Este tiene una hermana melliza, la cual ella no padece de autismo, solo el lo padece. Todas las veces que han venido a nuestra clínica solo hemos podido ver a su hermana, el nunca ha llegado a entrar al gabinete para poder verle, siempre se queda en la puerta de la entrada, y parece ser que no le gusta mucho el lugar porque cada vez que nos ve con el uniforme blanco se pone a gritar y a llorar. Por mucho que hemos intentado que se familiarice con el entorno, tanto nosotros como sus padres, aún no lo hemos conseguido.

Iradi Perez de Arrilucea 

Higienista

Ni Iradi Perez de Arrilucea naiz eta proiektu interesgarri honen partaidetako bat naiz.

Gure proiektua egin baino lehen, autismoari buruz zerbait banekien, nire gertuko 2 umeek autismoa dutelako. Gainera, aisialdi talde bateko partaide naiz eta bertan autismoa duen ume batekin lan egiten dut. Aipatzekoa da, burutzen gauden proiektua egin ondoren, gauza asko ikasi ditudala, nire errutinan gehituko ditudanak. Atal honetan, autismoa duen ume batekin, hortz klinikan izan nuen esperientzia azalduko dut, zehazki. Haur honen lehendabiziko bisita zen gure hortz klinikara. Kasu honetan, haurra bere amarekin etorri zen. Ama, hortz klinika sartu bezain azkar, bere semeak autismoa zuela esan zigun eta bere bigarren aldia zela hortz klinika batean. Amak, itxarongelan anamnesia betetzen zuen bitartean, itxarongelan, umea oso lasai zegoen aulki batean eserita, bera gogokoen zituen bi autorekin jolasean. Gurekin hizketan aritu zen ere, 18 urte betetzen zituenean, Rally auto bat gidatuko zuela esan zigun konfiantza osoarekin, azken finean, konfiantza transmititzen badugu, erosoago sentitzea eragingo diogu pazienteari . Gabinetera sartu zirenean, amak oso argi esaten zizkion bete behar zituen arauak; "besaulkian ondo eserita egon behar zara", "ondo portatu", "geldik egon behar zara"... nire ustez, horrek, asko lagundu zuen kasu honetan. Odontologoak, bere ahoa miatu aurretik, erabiliko zituen tresnak azaldu eta erakutsi zizkion pazienteari, azalpen zehatz eta laburrak emanez. Esan beharra dago, kasu honetan, pazienteak, odontologoak egin behar zuen lana egiten utzi ziola arazorik gabe. Aurretik aipatutako bi ekintza horiek ezinbestekoak izan ziren umea ez ikaratzeko eta bere konfiantza edukitzeko, beraz, bere ahoa miatu zionean guztiz ondo egin zuen, batzuetan ahoa ixten zuen baina azkar irekitzen zuen berriz ere. Bestalde, aipatu beharra dago, amaren jarrera ezinbestekoa izan zela, berak arau oso zehatzak ematen zizkiolako. Miaketa amaitu genuenean, pazienteak, irribarre batekin esan zigun, oso pozik jarriko zela bere irakaslea, ikaragarri ondo portatu dela adierazterakoan.


© 2021 AUTISMO PROIEKTUA. VITORIA-GASTEIZ, 01013
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar