PROTOKOLOA ETA SEDAZIOA 

.

TEA PAZIENTEEKIN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA HORTZ-KLINIKAN

Lehenengo bisita izango balitz, lehendabizi, gurasoekin eta haurrarekin hitz egin beharko genuke, edozein hortz-tratamendu hasi aurretik, bien antsietatea murrizteko eta haurrak dituen gaitasunak ebaluatzeko. Hasiera batean, oso garrantzitsua izango da, ahalik eta informazio gehien biltzea anamnesian, hala nola, haurraren beharrei buruzko informazioa. Adibidez, garrantzitsua izango da, gurasoekin haurraren aurretiko esperientziei buruz hitz egitea eta bere seme-alabarekin hobeto lan egiteko gomendioak eskatzea.

Bestalde, beste puntu garrantzitsua, honako hau izango litzateke; hortz-kliniketako langileek kontuan eduki behar dute autismoa duten haurrek, oso gaizki eramaten dutela itxarongelan itxarotea, horren ondorioz, langileek, egun horretako pazienteen orduak ezartzekoan kontuan izan behar dute aipatutakoa. 

Behin hasierako kontaktua lortuta, komenigarria izango litzateke pazientea aurretik hortz klinika batean dagoen taldea eta instrumentuak ezagutzera eramatea (nola funtzionatzen duen, zer erabiliko den...) ohitzeko, zerbait erabiltzeko momentua heltzen denean pazientea ez ikaratzeko. Esan bezala, hortz-klinikako taldea ezagutzea oso garrantzitsua da harreman ona eta giro atsegina mantentzeko, pazienteari lasaitasuna eta erosotasuna transmititzeko.

Behin, hortz klinika ondo ezagutzen duenean eta konfiantza daukanean, prozedura bat jarraitu behar dugu, gabinetean, esplorazioa egiteko. Honako hau izango litzateke: Esatea, erakustea eta egitea.

Azalpenak poliki-poliki emango dizkiogu, berak izan dezakeen antsietatea eta beldurra murrizteko. Hau, modu errazean azalduko diogu, paziente bakoitzaren hizkuntza teknikora egokituz. Adibidez, haurrarekin elkarrizketa izateko. hitz hauek erabiliko genituzke:

Haurrarekin komunikatzeko, ahotsaren tonua, abiadura eta bolumen aldaketak kontuan eduki behar ditugu autoritatea ezartzeko. Esaldiak zuzenak eta laburrak izango dira, beraz, kontuz ibili behar dugu esaten dugunarekin, esanahi bikoitzak dituzten hitzak edo esaldiak ez dituztelako ulertzen edo gaizki ulertuak egon daitezkeelako. Hala ere, modu lasaian eta adiskidetsuan hitz egingo diogu, bere espazio pertsonala zainduz.

Behin azalpenak eman ditugula, erabiliko dugun materiala eta instrumental guztia utziko dizkiogu erabili aurretik, berak zer den ikusteko.

Bere konfiantza daukagunean egin nahi genuen prozedimenduarekin hasiko gara, hau egiten dugun bitartean oso garrantzitsua da errefortzu positiboa ematea, hau da, bere jarrera positiboa bada, oso ondo egiten duela esango diogu eta tratamenduaren amaieran jarrera hori sarituko dugu.

Bestalde, tratamendua egiten dugun bitartean, haurraren arreta desbideratu beharko dugu, horretarako telebistan gustuko duen pelikula bat jarriko diogu berak ikusteko edo gustatzen zaion panpina edo jolasa utziko diogu. Gainera, kontuan eduki behar dugu, ume asko oso sentikorrak direla zenbait faktoreekiko. Horren ondorioz, argiztapenarekiko sentikorrak diren haurrentzat, eguzkitako betaurrekoak erabiltzea komenigarria izango litzateke, lanparen distira arintzeko. Soinuen aurrean sentikorrak direnentzat, audifonoak erabiltzea komenigarria izango zen, zarata ez entzuteko eta horrela gustuko duen musika entzuteko. Aipatutako hau, pertsona hauen beldurra arindu dezakete eta erosotasuna eman.

Esan beharra dago, tratamendua egiten dugun bitartean iraupena mugatzea oso erabilgarria izan daitekeela, horrela, atsedena noiz hartu dezakeen jakingo du, horretarako, kronometro bisual (hareazko erlojua) edo entzumen-kronometro (erloju baten alarma edo tratamendua egiten duena ahoz zenbatzea) erabiliko dugu. Gainera, ahoa geldiarazteko tresnak erabili daitezke, halaber, hozkada-blokea edo hainbat motatako aho-irekigailuak.

Bestalde, saio laburrak egitea garrantzitsua da. Egunaren hasierako orduetan, guk eta pazientea fisikoki eta mentalki nekatuta ez gaudenean eta lan egiteko denbora gehiago daukagunean izango ditugu saioak. Azkenean, pazientea ez nekatzeko eta esperientzia positiboa edukitzeko oso garrantzitsua izango da hau. Gehitzeko, pazientea hitzordu bakoitzean, prozedimendu errezetatik zailagoak egitera bideratuko diogu.

Azkenean, aurretik azaldu dugun moduan, pertsona autistak, lehen aipatu ditugun zailtasunak eduki ditzakete hortz-klinikan eta horregatik zenbait gauza kontuan eduki behar ditugu.

Zailtasun hauek kontuan eduki behar ditugu paziente hauekin lan egin behar dugun bakoitzean. Hauek ez zaintzeak, jokabide aldaketak sortu ditzazkete edota haien sentimenduak mindu eta esperientzia txarra eramatea.


SEDAZIOA ETA ANESTESIA OROKORRA

Argi dago, hortz-kliniketako langileek, protokolo zehatz batzuk ezagutu behar dituztela TEA duten pazienteak tratatzeko, hauek etorkizunean tratamenduak ez baztertzeko. Protokolo horiek erabiltzeak, sedazioa edo anestesia orokorraren beharra murrizten du. Hortzetako klinika askok, protokolo horiek ez ikasteagatik edo lana erraz eta azkar egiteagatik, sedazio edo anestesia orokorra erabiltzen dute.

Sedazioa odontologian egiten den prozedura bat da, non, sendagai jakin batzuek lasaitasun, erlaxazio edo logura-egoera eragiten duten. Bi sedazioa mota daude:

  • Sedazio kontzientea: Hortz klinikan ohikoena da. Non, pazienteak, logikoki erantzuteko gaitasuna dauka eta bera bakarrik arnasteko gai da.
  • Sedazio sakona edo anestesia orokorra: Kasu honetan, pazienteak konorterik ez du izango eta honek apnea bat sortuko du, horren ondorioz, arnasgailu baten bidez arnas euskarria beharko du, pazienteak aireztapen egokia izan dezan.

Laburbilduz, autismoari buruzko informazioa eman ondoren, zehazki, aho-hortzetako osasunarekin lotuta eta haur horiei hortz kliniketan arreta eta tratu egokia ematearekin lotuta, zerbait aldarrikatu nahi dugu.

Badakigu TEA duten pertsonekin, zehazki haurrekin, lan egitea zaila dela, baina ez da ezinezkoa. Hau da, azken finean, luzeagoa da TEA duten haurrekin egin behar den prozesua, baina beste guztiek duten eskubide bera dute, balioztatuak eta ondo tratatuak izateko.

Ez dugu nahi TEA daukaten haurrei, sedazioa ematea edo anestesia orokorra jartzea, soilik, prozesu luze hori ez egiteagatik. Egia da, askotan, sedazioa ematea edo anestesia orokorra ematea aukera bakarra dela, baina kasu oso zehatz eta oso konplikatuetan. Hau da, prozesua osoa egin ondoren beste aukerarik geratzen ez denean.

Azkenean, gure proiektua, lehen esan dugun bezala, hori aldatzean datza, hau da, klinikek pertsona hauek ulertzea nahi dugu, eta haiekin ahalik eta modurik onenean lan egitea, haur hauek eroso egon daitezen eta klinikaren barruan balioztatuta senti daitezen. Azken finean, lan zaila da, baina polita ere, asko ikasi daitekeelako.


© 2021 AUTISMO PROIEKTUA. VITORIA-GASTEIZ, 01013
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar