SARRERA - ENTRADA
.
Web honi hasiera emateko, uste dugu, ezer baino lehen, gure hipotesia erakustea garrantzitsua dela. Beraz, gure hipotesia honako hau da; "Uste dugu, autismoa duten pertsonek ezin direla askotan erabat eroso sentitzen hortz kliniketan, dituzten zailtasunak direla eta. Gainera, hortz kliniketan ezjakintasun handia dago gai honen inguruan.
Gure helburuak zeintzuk diren aipatuko ditugu:
Helburu orokorrak:
Hortz-kliniketan, pertsona autisten esperientzia hobetzea, eta honekin batera, aho osasuna hobetzea.
Helburu zehatzak:
- Hortz kliniketan, autismoa duten pertsonen komunikazioa eta ulermena hobetzeko baliabideak sortu eta zabaltzea, zehazki, aho osasunaren inguruan.
- Guk aukeratutako kolektibora, aho eta hortzen higienearen oinarrizko kontzeptuak zabaltzea eta helarazten saiatzea, haiek errutina egoki bat edukitzeko.
- Elkarteari (Autismo Araba), pertsona autistak, txikitatik hortz-klinikara joatearen aldizkako bisiten garrantzia zabaltzea eta helarazten saiatzea, ohitura hori landu eta sustatzeko.
- Hortz kliniketara, autismoa duten pazienteekin jarraitu beharreko tratuaren informazioa zabaltzea eta helaraztea hainbat baliabideen bitartez.
Badakigu TEA duten pertsonekin lan egitea zaila dela, baina ez da ezinezkoa. Hau da, azken finean, luzeagoa da TEA duten pertsonekin egin behar den prozesua, baina beste guztiek duten eskubide bera dute, baloratuak eta ondo tratatuak izateko.
Ez dugu nahi TEA daukaten pertsonei, sedazioa ematea edo anestesia orokorra jartzea, soilik, prozesu luze hori ez egiteagatik. Egia da, askotan, sedazioa ematea edo anestesia orokorra ematea aukera bakarra dela, baina kasu oso zehatz eta oso konplikatuetan. Hau da, prozesua osoa egin ondoren beste aukerarik geratzen ez bada.
Azkenean, gure proiektua, lehen esan dugun bezala, hori aldatzean datza, hau da, klinikek pertsona hauek ulertzea nahi dugu, eta haiekin ahalik eta modurik onenean lan egitea, pertsona hauek eroso egon daitezen eta klinikaren barruan baloratuta senti daitezen. Azken finean, lan zaila da, baina polita ere, asko ikasten delako.
Nola lagunduko dugu?
Arazo hau ikusita, gure taldea nahi du moduren batean konpontzea edo eta daukagun informazioa norbaiti heltzea eta honekin haien burua konzienziatzea eta konturatzea gure ingurunean dagoen arazoari buruz.

