FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA 

.

ETXEAN EDUKI BEHAR DEN ERRUTINA:

Gure proiektua, gurasoei ere zuzenduta dago, haien lana ezinbestekoa izaten delako haurraren aho osasunean, hau da, haien ahoa osasuntsu edukitzeko eta egunean 2-3 alditan hortzak eskuilatzeko. Azkenean, ulertu behar dugu, autismoa duten haurrentzat erronka handia izan daitekeela errutinak sortzea dituzten zailtasunengatik. 

Gainera, esan behar dugu, hasieran, gurasoen/hezitzaileen laguntza beharko dutela eta haiek, ezinbestekoak izango direla hortzak eskuilatu behar duten modua erakusteko. Azkenean, eskuilatze teknika egokia izateko, zailtasunak izan ahal dituzte bere bizitzako lehen urteetan, duten psikomotrizidadearengatik, beste arazo batzuen artean. Horren ondorioz, aipatutako higiene-ohitura horiek egokiak izateko, hainbat puntu izan behar ditugu kontuan.

1. Garrantzitsuena, eskuilatze teknika egokia erabiltzea da. Gainera, honetarako, hortz eskuila eta hortz-pasta egokia erabiltzea ezinbestekoa da. Hortzetako pasta gehitzerakoan, ilar baten tamaina izan beharko du, pasta gehiago botatzeagatik ez dugulako garbiketa hobeagoa lortuko.

Esan beharra dago, TEA duten pertsonek, eskuilatze teknika egokia izateko zailtasunak dituztela, adibidez, duten psikomotrizidadearengatik. Funtsezkoa da eskuilaren buruari ondo eustea eta honen posizioa egokia izatea. TEA duten pertsonek hasiera batean, gurasoen/hezitzaileen laguntza behar dute.

Gurasoek edo hezitzaileek, lan hori egiten badute, eskuila, zer posiziotan kokatu behar duten erakutsi beharko diete, baita, zer teknika erabili behar duten ere. Eskuilatze-teknikak eraginkorra, segurua eta, ikasteko eta praktikatzeko erraza izan behar du. Haurretan eta eskuilatze lagundua behar duten pertsonetan, eskuilatze horizontalaren teknika erabiltzea gomendatzen da. 

Hala ere, aurretik esan dugun psikomotrizidade arazoak direla askotan eskuila arruntaren teknika zaila egin ahal zaie. Horren ondorioz, oso gomendagarria da eskuila elektrikoa erablitzen irakastea.

2. Hortzen arteko eskuila eta hortzetako haria, garbiketa egoki baten atal garrantzitsua da. Ahoaren higienea mantentzeko ezinbestekoa den elementuak dira, hortz artean janari hondar ugari geratzen baitira. Eskuilatzean, eskuilaren zurdek ezin dute eremu guztietara heldu.

3. Mihia garbitzea ere oso garrantzitsua da, bertan bakterio kopuru handia geratzen delako. Horretarako, mihia, mihi garbitzailea edo eskuilarekin garbitu beharko dugu.

Horregatik, autismoa duten haurrek, lehenbailehen joan beharko lukete hortz-kliniketako kontsultara ahoko higienearen errutina bat sortzeko.

Ondorioz, garrantzitsua iruditzen zaigu, protokolo odontologiko bat ezartzea Autismo Espektroko gaixotasunen bat pairatzen dute haurrei.

HORTZ-KLINIKARA JOATEKO OHITURA IZATEA

Ahoko higienearen errutina bat sortzea ezinbestekoa izaten da, aho osasuna osasuntsu mantentzeko, baina, hortz-klinikara joatearen ohitura izatea oso garrantzitsua da baita ere, aipatutako, aho osasun hori, egoki mantentzeko.

Esan beharra dago, TEA duten umeek, lehenbailen kontaktua eduki behar dutela hortz klinikarekin, hortz klinikak transmititu ditzakeen deserosotasuna kentzeko. Baita, normaltasunez joatearen garrantzia sustatzeko. Horrela, etorkizunean, tratamendu bat eduki behar badute, beraien emozioak eta beldurrak ez dira hain handiak izango, hau da, jarrera lasaiago bat izango dute horrelako ekintza batean. Azken finean, ohituta baitaude tokiarekin, odontologoarekin, zaratarekin...

PIKTOGRAMAK

Autismo espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak gaitasun bisuala, ahozko gaitasuna baino garatuagoa dute, hau da, hobeto ulertzen, asimilatzen eta jasotzen dute ikusmenez aurkezten zaien informazioa. Azkenean, ahozko informazioan, entzumen-kanala erabiltzen dute, eta hau abstraktua da eta desagertu egiten da momentuan. Aldiz, irudiak momentura egon daitezke eta abstrakzio maila txikiagoa eskaintzen dute. Horretarako, atentzioa deitzeko, honako ezaugarri hauek eduki behar dituzte:

Hainbat motatako euskarri bisualak daude (miniaturazko objektu errealak, argazkiak, piktogramak eta hizkuntza idatzia), eta egokiena aukeratzea pertsona bakoitzaren adinaren eta abstrakzio-mailaren araberakoa izango da. Gure kasuan, lehen aipatu bezala, piktogramak erabiliko ditugu.

Hainbat piktograma sortu ditugu, Arasaac webgunearen bidez, aho higienea egoki mantentzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Azken finean, autismoa duten pertsonekin komunikatzeko modurik errazena dela uste baitugu.

Webgunea piktogramaz beteta ez edukitzeko eta argiago ikusteko, piktograma guztiekin aurkezpen bat egin dugu. Aurkezpena ikusteko esteka honetan klikatu behar da: PIKTOGRAMAK

BIDEOAK

Bestalde, bi bideo egitea erabaki dugu. Honek, guk aukeratutako kolektiboari, errutina egoki bat edukitzeko baliabideak emango dizkiogu. Alde batetik, hortz klinikara joatearen errutina eta beste alde batetik, etxean hortzak eskuilatzearen garrantzia ere sustatu nahi izan dugu, gainera nola egiten den azaldu dugu argi eta garbi, dena piktogramen bitartez.

Lehenengo bideoa, TEA duten umeei edo haien senide edo legezko tutoreei zuzenduta dago. Bideoa hortz klinikarekin lotuta dago, hau da, hortz klinika batera joatea zer den islatzen saiatu gara, horretarako, irudia errealak jartzea erabaki ditugu. Gainera, jarritako irudi bakoitzarekin, proiektu honetan egin ditugun piktogramak azalduko dira ere, beraiek dena argi eta zuzen ulertzeko.

Aipatutako bideo honetan, hortz kliniketan, TEA duten haurrek aurki ditzaketen materialak agertzen dira; izan ere, haientzat dena berria da, eta baliteke hasiera batetik hauek beldurtzea; horregatik, uste dugu ideia ona izan dela bideoan material horien presentzia egotea. Gainera, bideoan, hortz klinika batean zer egin behar duten edo nola jokatu behar duten agertzen da ere. Uste dugu hori garrantzitsua dela, eta, beraz, goian esan dugun bezala, haur hauentzat dena berria denez, uste dugu baliozkoa izan daitekeela bideo honen bidez hortz klinikaren bisita nolakoa izan ahal den islatzea.

Bigarren bideoan aldiz, etxean hortzak eskuilatzearen garrantzia sustatu nahi izan dugu. Gainera, nola egiten den azaldu dugu pausoz pauso. Bideo hau ere, TEA duten umeei edo haien senide edo legezko tutoreei zuzenduta dago. Kasu honetan ere, irudi eta bideo errealak agertzen dira guk proiektu honetarako egin ditugun piktogramekin batera. 

Bideo hauek egitea erabaki ditugu, uste dugulako interneten erabilerarekin, munduko leku guztietako jendearengana zabaldu daitezkeela eta baliagarriak izan daitezkeela TEA duten umeentzat, haien senide edo legezko tutoreentzat.

Bestalde, lehenengo bideoarekin, ziur gaude TEA duten haurrak, hortz klinika batean aurki ditzaketen guztia jakinda, seguruago eta beste portaera batekin joango direla. Era berean, ziur gaude hortzak egunero eskuilatzea askoz errazagoa eta dibertigarriagoa izango zaiela, bigarren bideoa ikusi eta gero.

JOKOAK

Bideoak egiteaz gain, hainbat joko ere egin ditugu. Alde batetik, klinika batean egon daitezkeen soinuen jokoa eta bestaldetik, hortzak garbitzeko errutina ikasteko jokoa.

Lehenengo jokoa, soinuen jokoa da, aipatu dugun bezala. Joko honetan piktogramak agertzen dira, TEA duten pertsonek jokoa hobeto ulertu dezaten. Esan beharra dugu, hortz klinika batean soinu ezezagun asko daudela eta klinikara joan aurretik soinuak barneratzen badituzte, gero klinikan, autismoa duten haurren esperientzia hobetuko dugu.

Jokoa egiteko, bi atal daude: batetik, soinu guztiak agertzen diren txantiloia, dagozkien piktogramekin eta bestetik, jokoa dagoen txantiloia. Lehenengo kasuan, taula batean soinu guztiak agertzen dira eta soinuak entzuteko, nahi den piktograman sakatu behar da. Bigarren kasuan, soinua entzuten da eta gero, soinuari dagokion piktograman sakatu behar da, haien arteko lotura bat egiteko. 

Lehenengo atala:

Bigarren atala:

Bigarren jokoa, hortzak garbitzeko errutinaren jokoa da. Autismoa duten haurrek, hortzak eskuilatzeko pausuak ikasteko eta egunerokotasunean praktikan jartzeko.

Joko honetan, hortzak garbitzeko pausoak agertzen dira (piktogrametan). Beste jokoan bezala, bi atal daude: batetik, hortzak garbitzeko pausoak ordenatuta dagoen txantiloia eta bestetik, hortzak garbitzeko pausoak ordenatzeko txantiloia.

Lehenengo zatian, pausoak ordenatuta agertzen dira, aipatutako hau, baliozkoa izan daitekeela uste dugu, jokoaren gaia jakin dezaten eta errutinaren pauso egokiak pixkanaka buruz ikasi dezaketen. Bigarren zatian, pausoak zutabe batean desordenatuta daude eta alboan dagoen zutabean ordenatu behar dituzte. Pausoak ordenatzeko, piktogramak leku egokira mugitu behar dira.

Lehenengo atala:

Bigarren atala:

Jokoak https://es.liveworksheets.com/ webgunean egin ditugu. Jokoekin jolasteko, link-ak hemen atxikituta utziko ditugu:

  1. JOKOA

    2. JOKOA


© 2021 AUTISMO PROIEKTUA. VITORIA-GASTEIZ, 01013
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar